90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Xehetasun-azterketa, Eultza sektoreko 1.6.2 lurzatian. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko apirilaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Eultza sektoreko 1.6.2 lurzatiaren xehetasun-azterketa, zeina baitagokio 1. poligonoko 101. katastro-lurzatiari eta sustatzen baitu Plazaetxea Gestión Integral SL merkataritza-sozietateak. Jarraian, argitara ematen da ukitutako hirigintzako araudia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Barañainen, 2022ko maiatzaren 4an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2206423