90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Epatze deia, 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan

Administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri da 2022ko urtarrilaren 26ko osoko bilkuran 2022ko plantilla organikoa behin betiko onesteko hartu zen erabakiaren aurka.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakietan ezarritakoarekin bat, interesdun guztiak epatzen dira, 0000092-2022 prozedura laburtuan demandatu gisa ager daitezen Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2022ko apirilaren 26an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2205893