90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Ordenantza, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituena. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2022ko martxoaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena: Behin-behinean onestea Ameskoabarrengo Udalaren udal esparruan Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza.

Bigarrena: Hasiera batez onetsitako ordenantzaren testua jendaurrean jartzea eta interesdunei entzunaldia ematea, hogeita hamar egun baliodunean, espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten alegazioak, erreklamazioak, kexak edo oharrak eta iradokizunak. Horretarako, dagokion iragarkia argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren egoitza elektronikoan (https://www.amescoabaja.org/).

Hirugarrena: Erabaki hau jakinaraztea Ameskoako Euskara Elkarteari, eta aldi berean helaraztea izapidetzen ari den ordenantzaren zirriborroaren ale bat.

Erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten bada, osoko bilkuran ebatzi beharko dira horiek, eta behin betiko onespenari buruzko erabakia hartu, orobat.

Laugarrena: Maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 21.1 artikuluan ezarritakoa betez (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Legea), garrantzi juridikoa duen informazioaren publizitateari baitagokio, egoitza elektronikoan edo web-orrian informazioa argitaratzea Ameskoabarrengo Udalaren udal esparruan Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza prestatzeko prozedurari buruz, zein izapidetze egoeratan dagoen adierazita, bai eta arau-proiektuaren izapidetzea justifikatzen duten txosten eta agiriak ere.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2022ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2205954