90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

118E/2022 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 10eko 40E/2022 Foru Agindua, arrantza-debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten duena 2022rako.

2022ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 28koan, argitara eman zen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 10eko 40E/2022 Foru Agindua, arrantza-debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten duena 2022rako.

Idazkaritza Tekniko Nagusiari argitaratzeko bidali zitzaion artxiboan akats bat zegoela ikusirik, bidezkoa da arrantza-debekualdiei buruzko urteko xedapen orokorraren 9. artikulua zuzentzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan eta xedapenetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza edo xedapena eman duen organoari dagokio. Eta gehitzen du ezen, akatsen zuzenketan, horrek dakartzan ondorio juridikoak zehaztu beharko direla, horrelakorik baldin badago. Gainera, jakinarazi edo argitaratu diren egintzak izanez gero, zuzenketak ere nahitaez jakinarazi edo argitaratu beharko dira.

Hori horrela, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 70.1. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 2022.rako arrantza-debekualdiei buruzko urteko xedapen orokorraren 9. artikulua zuzentzea, honela:

9. artikuluan, honela dioen tokian:

Horrez gain, salmonidoen eremuan hauek ere debekatuta egonen dira:

–Garrangadun amuak erabiltzea.

Honako hau behar du:

Horrez gain, salmonidoen eremuan hauek ere debekatuta egonen dira:

–Garrangadun amuak erabiltzea salmonidoen goiko eremuan.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko apirilaren 26an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F2206018