9. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

156/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Teresa Muguerza Mas andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasunerako Gobernantzaren Zuzendariordetzako Emakumeen aurkako Indarkeriaren Ataleko burua, berak eskatu baitu; institutua erakunde autonomo bat da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikitakoa.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak. Aipatu xedapen horren 4. apartatuak ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioaren mendeko erakunde autonomoen unitate organikoen burutzak edo zuzendaritzak beteko direla xedapen gehigarri horretan ezartzen denaren arabera.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Teresa Muguerza Mas andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasunerako Gobernantzaren Zuzendariordetzako Emakumeen aurkako Indarkeriaren Ataleko burua, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea; institutua erakunde autonomo bat da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikia. Kargu uzteak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2021eko abenduaren 31 da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Berdintasunerako Gobernantzaren Zuzendariordetzara, Nafarroako Berdintasunerako Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 21ean.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2117963