9. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

119/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, Alfonso Antoñanzas Aranguren jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 10. artikuluak haren osaera ezartzen du. Gizarte Kontseiluko kideetatik bost Nafarroako Parlamentuak gehiengo osoz proposatuko ditu.

Foru lege horren 10. artikuluak ezartzen du kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu baten bidez izendatuko eta kargutik kenduko direla, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.

Urriaren 28ko 80/2020 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Parlamentuak izendatutako bost kideak berritu ziren eta horietako bat Esteban Morrás Andrés jauna izan zen, orain ordezkatu behar dena, dimisioa eman baitu.

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak, 2021eko azaroaren 11n, erabaki zuen Alfonso Antoñanzas Aranguren jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko abenduaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Esteban Morrás Andrés jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kidea, berak eskatu baitu, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

2. Alfonso Antoñanzas Aranguren jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea.

3. Foru dekretu hau interesdunei eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko abenduaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2117987