9. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Interesdunak epatzea gora jotzeko errekurtsoan, bidearen tarte bat irekitzeko eskabidea isilbidez ezesteari buruzkoan

Gora jotzeko errekurtsoa: interesdunak epatzen dira, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 21-02270 gora jotzeko errekurtsoan. Errekurtso hori aurkeztu dute Francisco Javier Resano Campok eta José Luis Gorricho Garciak Azkoiengo Udalaren aurka, isilbidez ezetsi baitu 2021eko apirilaren 13an aurkeztutako idazkian jasotako eskaera, bidearen tarte bat irekitzeko agindua emateari buruzkoa.

Ikusirik zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2021eko abenduaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2118349