9. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Deialdia, Irain eskolako atezain lanpostua aldi baterako kontratazioarekin betetzeko izangaien zerrenda bat osatzeko

Alkatetzaren 2021eko abenduaren 29ko 628/2021 Ebazpenaren bidez, Lesakako Udalaren zerbitzurako Irain ikastetxeko atezain lanpostua (D maila eta euskararen ezagutza B2 mailan) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdia onartu zen.

Hautapen prozesu hori honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honetako oinarriak.

Deialdi honen oinarriak egoitza elektronikoan argitaratuko dira:

https://sedeelectronica.lesaka.eus/ helbide elektronikoan.

Lesakan, 2021eko abenduaren 29an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2200036