9. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2293E/2021 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Mónica Magno Villanueva andrea, Antsoaingo OOLTko zuzendaria, berak eskatu baitu.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 20.2 artikuluak ezartzen du ezen Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako zuzendariak izendatzea eta kargutik kentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez eginen dela, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak edo kasuan kasuko osasun barrutiko kudeatzailetzak proposaturik, oinarrizko osasun laguntzari atxikitako osasun profesionalen artetik aukeratuz.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Mónica Magno Villanueva andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Antsoaingo OOLTko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Interesdunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean itzuli beharko du jatorrizko lanpostura.

3. Ebazpen hau Mónica Magno Villanueva andreari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2117969