9. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

330/2021 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedurari dagokion espedientea, zenbait izangairi dagokionez. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 22ko 260/2019 Ebazpenaren bidez aldatua), onetsi ziren, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko maisu-maistren kidegoko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 4an emandako 3057/2019 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedurari dagokion praktikaldia arautu zen.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 10ean emandako 114/2020 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea onetsi zen (Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozedurari dagokiona), eta baimendu zen 2020-2021 ikasturterako praktikaldia luzatzea honako izangai hauentzat, bat etorriz praktikaldiko kalifikazio batzordeak egindako proposamenarekin eta espedientean dauden txostenekin: Margarita Antón García, Olaia Juarez Goñi, Naiara Urrizubieta Arano, Leire Ciriza Barea, Marta Huguet Pérez, Leticia Irigoyen Alonso, Maitane Algarra Urbelz, María Errandonea Aranibar, Victoria Eugenia Fernández de Olano Rojas, Miren Goñi Torres, Izaskun Iguelz Lazcano, Miren Sarasola Sánchez, June Zubiri Lora, Saioa Remirez García, Amaia Castiella Ibañez, Jaione Martínez de Irujo Tabar eta Isabel Portillo Doña.

Deialdiko oinarrietan xedatutakoaren arabera, praktikaldia bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen baten bidez, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Halaber, hautatzen diren izangaien zerrendak Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministeriora igorriko dira, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan. Izendapenaren ondorioak, praktikaldiak zein ikasturtetan egin diren, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira, eta karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza. Hautapen prozedurak gainditzen dituzten izangaiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan izan beharko dute lehenbiziko behin betiko destinoa, eta, horretarako, onesten diren hurrengo lekualdatze-lehiaketetan parte hartu beharko dute.

Ikusirik espedientean dauden txostenak eta praktikaldiaren kalifikazio batzordearen proposamena, bidezko da praktikaldia gainditu duten pertsonak “Gai” deklaratzea eta, horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzea. Egoki da, era berean, izendaturiko pertsonen zerrendak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetako karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 23ko 856/2021 Ebazpenaren bidez, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren urriaren 28ko 210/2020 Epaia betearazi zen. Epai horren bidez, Saoia Remírez García andreak jarritako demanda baietsi zen, eta behin betiko destinoa esleitu zitzaion Musikako espezialitateko (euskara) lanpostu ibiltari batean, Iruñeko “Elorri” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan, 2021eko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, baina karrerako funtzionario izendatzearen baldintzapean.

Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 1760/2020 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 23ko 856/2021 Ebazpena aldatu zen, betearaztearren Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren urriaren 28ko 210/2020 Epaiaren betearazte-intzidentea baiesten duen autoa, eta era horretan Saoia Remírez García andreari behin betiko destinoa esleitzeko Musikako espezialitateko (euskara) lanpostu ibiltari batean, Iruñeko “Elorri” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan, 2020ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 6ko 2575/2021 Ebazpenaren bidez, betearazi zen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak oinarrizko eskubideen gaineko 186/2020 Prozeduran emandako 2021eko irailaren 6ko Autoa, June Zubiri Lora andreak planteatutako intzidentea baiesten zuena, eta interesduna karrerako funtzionario izendatu zen 2020ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedurari dagokion espedientea, hain zuzen, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen apirilaren 4ko 1156/2018 bidez onetsitako prozedurari dagokiona, honako izangai hauei dagokienez: Margarita Antón García, Naiara Urrizubieta Arano, Leire Ciriza Barea, Marta Huguet Pérez, Leticia Irigoyen Alonso, Maitane Algarra Urbelz, María Errandonea Aranibar, Victoria Eugenia Fernández de Olano Rojas, Miren Goñi Torres, Izaskun Iguelz Lazcano, Miren Sarasola Sánchez, June Zubiri Lora, Saioa Remirez García, Amaia Castiella Ibañez, Jaione Martínez de Irujo Tabar eta Isabel Portillo Doña. Horren ondorioz, praktikaldian “Gai” kalifikazioa ematen zaie eta karrerako funtzionario izendatzen dira.

2. Ebazpen honetako I. eranskinean agertzen diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzeak 2021eko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta, hala, karrerako funtzionarioek egun horretan hartu beharko dute destinoaren jabetza.

3. Ebazpen honetako II. eranskinean agertzen diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzeak 2020ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta, hala, karrerako funtzionarioek egun horretan hartu beharko dute destinoaren jabetza.

4. Izendatutako pertsonen zerrendak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igorriko dira, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

5. Olaia Juárez Goñi izangaiari baimena ematea 2021-2022 ikasturterako praktikaldia luzatzeko, bat etorriz kalifikazio batzordeak egindako proposamenarekin eta espedientean dauden txostenekin.

6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko abenduaren 15ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA

Karrerako funtzionarioen izendapena

597 Maisu-maistren kidegoa.

ESPEZIALITATEA

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

HIZKUNTZA

TXANDA

GORPUTZ HEZKUNTZA

ANTON

GARCIA

MARGARITA

Gaztelania

Txanda irekia

HUGUET

PEREZ

MARTA

Gaztelania

Txanda irekia

HAUR HEZKUNTZA

IRIGOYEN

ALONSO

LETICIA

Gaztelania

Txanda irekia

LEHEN HEZKUNTZA

ALGARRA

URBELZ

MAITANE

Euskara

Txanda irekia

ARRIZUBIETA

ARANO

NAIARA

Euskara

Txanda irekia

CIRIZA

BAREA

LEIRE

Gaztelania

Txanda irekia

ERRANDONEA

ARANIBAR

MARIA

Euskara

Txanda irekia

FERNANDEZ DE OLANO

ROJAS

VICTORIA EUGENIA

Gaztelania

Txanda irekia

GOÑI

TORRES

MIREN

Euskara

Txanda irekia

IGUELZ

LAZCANO

IZASKUN

Euskara

Txanda irekia

SARASOLA

SANCHEZ

MIREN

Euskara

Txanda irekia

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA

CASTIELLA

IBAÑEZ

AMAIA

Gaztelania

Txanda irekia

MARTINEZ DE IRUJO

TABAR

JAIONE

Euskara

Txanda irekia

PORTILLO

DOÑA

ISABEL

Gaztelania

Txanda irekia

II. ERANSKINA

Karrerako funtzionarioen izendapena

597 Maisu-maistren kidegoa.

ESPEZIALITATEA

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

HIZKUNTZA

TXANDA

ATZERRIKO HIZKUNTZA: INGELESA

ZUBIRI

LORA

JUNE

Euskara

Txanda irekia

MUSIKA

REMIREZ

GARCIA

SAIOA

Euskara

Txanda irekia

F2117636

Iragarkiaren kodea: F2117636