9. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

320E/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Esteban Ruiz Álvarez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 20.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Osasun Departamentuko titularrari dagokio organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, betiere Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik. Estatutu horiek irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren, eta urriaren 30eko 270/2019 Foru Dekretuaren bidez aldatu.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Esteban Ruiz Álvarez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria. Kargu-uzteak 2021eko abenduaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko abenduaren 28an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2118326