9. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

236E/2021 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren uztailaren 17ko 215E/2020 Foru Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez aldatu baitzen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 30eko 199E/2016 Foru Agindua, Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordearen helburuak eta erantzukizunak ezarri zituena (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 16ko 328E/2016 Foru Aginduaren bidez eta ekainaren 22ko 500E/2017 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere).

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak txosten batean dio ezen, kontuan harturik zenbat denbora igaro den Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordea eta estrategiak abian jarri zirenetik, eta ikusirik Osasun Departamentuaren unitate eta zerbitzuetan izandako aldaketak, bidezkoa dela aldaketa batzuk egitea Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordea osatzeko egindako izendapenei dagokienez.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 30eko 199E/2016 Foru Aginduaren 2. apartatua aldatzea, estrategien arduradunei buruzkoa. Honela geldituko da idatzita:

“2. Osasun Planaren estrategien arduradunak izendatzea, honen arabera:

5. Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuko Osasun Laguntzaren Kalitatearen eta Segurtasun Klinikoaren Ataleko burutzaren arduraduna, zeina pazientearen segurtasunaren estrategiaren arduraduna izanen baita.”

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko urriaren 4an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2118263