9. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

144/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide bat ordeztea xedatzen duena.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 102/2019 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluan eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua arautzen duen urriaren 19ko 308/1998 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarrita dago nortzuek osatzen duten Nafarroako Estatistika Kontseilua.

Irailaren 25eko 317/2000 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari Estatistika Kontseiluko kideen kargu-uzteak eta izendapenak xedatzeko, bertan ordezkaritza duten departamentuek eta erakundeek proposatuta.

Nafarroako Langile Komisioak Sindikatuak eskatzen du Eloísa Marchite Gil andrea izendatzea Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide, Javier Barinaga Adrián jaunaren ordez.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Eloísa Marchite Gil andrea izendatzea Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide, Nafarroako Langile Komisioak Sindikatuaren ordezkari gisa eta Javier Barinaga Adrián jaunaren ordez.

2. Foru agindu hau interesdunei eta Nafarroako Estatistika Kontseiluari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko abenduaren 17an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2117848