89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

13E/2022 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 4an emandako 7E/2022 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena.

2022ko apirilaren 26an, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 4ko 7E/2022 Ebazpena argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Ebazpen horren bidez, onarpen ofiziala duten Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sareak ekipamendua erosteko dirulaguntzen 2022ko deialdia onetsi zen.

Ebazpena argitaratu ondoren, akats bat atzeman da deialdiaren 8.1.3 oinarriaren idazketan. Izan ere, bertan, aisialdiko eskolen aipamena egiten da, baina, egiazki, deialdia gazteentzako informazio gune edo bulegoei zuzenduta dago. Hortaz, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin, zuzendu beharra dago.

Horrenbestez, Nafarroako Gazteriaren Institutua sortzen duen eta haren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuak aitortzen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 4ko 7E/2022 Ebazpenaren 8.1.3 oinarrian atzemandako akatsa zuzentzea (ebazpen horren bidez, onarpen ofiziala duten Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sareak ekipamendua erosteko dirulaguntzen 2022ko deialdia onetsi zen), era honetan:

Honako hau dioen tokian:

8.1.3. Erantzukizunpeko adierazpena, Aisialdiko Eskolak ondasunak 2 urtez erabiltzeko betebeharra beteko duela dioena (IV. eranskina).

Honako hau behar du:

8.1.3. Erantzukizunpeko adierazpena, gazteentzako informazio guneak edo bulegoak ondasunak 2 urtez erabiltzeko betebeharra beteko duela dioena (IV. eranskina).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau Nafarroako Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalera igortzea.

Iruñean, 2022ko apirilaren 29an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Carlos Amatriain Busto.

Iragarkiaren kodea: F2206105