89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

18/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, Garapen Ekonomikorako kontseilariak maiatzaren 20an emandako 91/2016 Foru Agindua indargabetzen duena; foru agindu horren bidez, I+G proiektuetarako laguntzen araubidea ezarri zen.

ZIOEN AZALPENA

Garapen Ekonomikorako kontseilariaren maiatzaren 20ko 91/2016 Foru Aginduaren bidez, I+G proiektuetarako laguntzen araubidea ezarri zen. Haren bigarren xedapen gehigarrian ezartzen da ezen foru agindu horretan araututako I+G proiektuetarako laguntzen urteko deialdiak Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak onetsiko dituela.

Urte hauetan sei deialdi izapidetu ondoren, S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuak egiaztatu du deialdi horietako oinarrietako alderdi asko aldatu behar direla. Aipatutako foru agindua 2017an aldatu bazen ere, geroztik ez da aldaketa gehiagorik egin. Hortaz, mota guztietako behar berriak agertu direla ikusita, komeni da deialdiaren oinarrietan aldaketa handi samarra egitea.

Bestalde, deialdi honetan eta antzeko beste batzuetan ikusi den dinamika da urtero beharrezkoa dela oinarri horietan aldaketak egitea eta horiek araudi berrietara, Europako programetara, enpresen behar berrietara eta, oro har, baldintza ekonomiko aldakorretara egokitzea. Laguntza horiek foru agindu baten bidez arautzeak galarazi egiten du arin eta malgu jokatzea urtero egin behar diren aldaketa horiek txertatzeko.

Beraz, eraginkortasun eta efizientzia handiagoa bermatze aldera, proposatzen da 91/2016 Foru Agindua indargabetzea eta laguntzak urteko deialdien bidez kudeatzeko sistema bat ezartzea. Deialdi horietan behar diren oinarri arautzaileak onetsiko dira.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Indargabetzea.

Indargabetzen da Garapen Ekonomikorako kontseilariaren maiatzaren 20ko 91/2016 Foru Agindua, I+G proiektuetarako laguntzen araubidea ezartzen duena.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko apirilaren 22an.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2205831