89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Ur-hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta Uraren Ziklo Integralari dagozkion beste jarduketa eta zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantzaren 1. Eranskineko 9. atalaren interpretazio-irizpidea

Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 2022ko apirilaren 22an ebazpen hau hartu zuen:

“Ur-hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta Uraren Ziklo Integralari dagozkion beste jarduketa eta zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantzaren 1. Eranskineko 9. atalaren interpretazio-irizpidea, izaera zuzentzaile eta hedagarrikoa, onartzea. Zehazki, kontuan hartu nahi da ordenantzak aipatzen dituenean Inklusioaren, Gizarte Segurantzaren eta Migrazioen Ministerioaren arreta humanitarioko eta nazioarteko babeserako harrerako programak aurreikuspen hori hedagarri egiten dela agindu hauetan aurreikusitako aldi baterako babeserako eskatzaileen kasurako: PCM 169/2022 Agindua, martxoaren 9koa, zeinaren bidez garatzen baita Ukrainako gatazkak ukitutako pertsonen aldi baterako babesa aitortzeko prozedura, eta PCM/170/2022 Agindua, martxoaren 9koa, zeinaren bidez kaleratzen baita Ministroen Kontseiluaren 2022ko martxoaren 8ko Akordioa. Akordio horrek luzatu egiten du 2022/382 (EB) Betearazpen Erabakia betez, 2022ko martxoaren 4ko Kontseiluarena, emandako aldi baterako babesa Ukrainako gatazkak ukitutako pertsonentzat, Espainian babesa aurki dezaketenentzat.

Aipatutako arauetan aurreikusitako izapidetzerako, aldi baterako babeserako dagokien eskaera aurkeztu beharko dute, eta baliabide eskasia egiaztatzeko, baliabiderik ez izatearen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko dute”.

Iruñean, 2022ko apirilaren 25ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2205989