89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Aldaketa ordenantzan, zehazki Hiru urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten familientzako laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Ollarango Udalak, 2021eko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza batean; zehazki, Ollaranen hiru urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten familientzako laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.

Horren iragarkia argitaratu zen 2022ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 8an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere. Argitaratu ondoko jendaurreko aldia iraganik inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik, behin betiko onetsitzat jo, eta jarraian ematen da argitara.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ollaranen, 2022ko apirilaren 12an.–Alkatea, David Campion Ventura.

ORDENANTZAREN TESTU ALDATUA

2. artikulua. Behar diren baldintzak.

a) Familia onuradunek Ollarango herrietako batean izan behar dute bai auzotasun administratiboa (erroldatzea) bai egiazkoa (egiazko bizilekua), gutxienez ere urtebete lehenagotik.

b) Laguntza hau eskuratzeko, familia-unitateak gutxienez ere hiru urtetik beherako kide bat izan beharko du. Familia-unitatetzat hartuko dira helbide berean elkarrekin bizi diren pertsonak, dauzkatenak ahaidetasun, odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasun loturak, zuzeneko edo alboko bigarren mailaraino.

c) Udalak ezarririk dituen zerga guztien ordainketa eguneraturik izan beharko dute familia eskatzaileko kideek.

4. artikulua. Kudeaketa eta tramitazioa.

Interesa duten bizilagunek urte bakoitzeko urrian aurkezten ahal dute eskabidean Ollarango udal bulegoetan.

Eskabidearekin batera familiaren egoera frogatzeko agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskatzailearen eta hiru urte baino gutxiagoko seme-alaben errolda-agiria eta bizikidetza agiria.

b) Udalak eskatzen duen beste edozein, familiaren egoera frogatzeko.

Iragarkiaren kodea: L2205548