89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Gazteriaren alorreko eskumenak eskuordetzan ematea

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezko da aditzera ematea Eguesibarko alkate Amaia Larraya Marcok honako hau xedatu duela, 2022ko apirilaren 21ean eman ebazpen baten bidez:

1. Gazteriaren alorreko eskudantziak Fátima Yuliana Anchundia Correari eskuordetzea, zeinak eusten baitio honako alor hauetako eskuordetzari. gizarte ongizatea, herritarren aferak, immigrazioa, osasuna, berdintasuna, familia, kirolak eta hezkuntza.

Eskuordetzak barne hartzen ditu zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenak, eta orobat administrazio prozedurak ebazteko ahalmena hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bidez.

Organo eskuordetuak egiten dituen kudeaketen eta ematen dituen xedapenen berri eman beharko dio, gero, Alkatetzari, egoki jotzen den maiztasunarekin eta, betiere, hala eskatzen zaion aldiro.

Eskuordetutako eskudantziak erabiliz zinegotzi ordezkariak ematen dituen egintzetan, inguruabar hori adieraziko da espresuki, eta udal honetako Alkatetzak emantzat hartuko dira. Horrenbestez, Alkatetzak ebatzi beharko ditu egintza horien kontra aurkezten diren berraztertzeko errekurtsoak.

Ebazpen honetan egindako eskuordetzak, indarra izan dezan, organo eskuordetuaren onarpena beharko du. Isilbidez emantzat joko da, baldin eta udal honetako Alkatetzari espresuki kontrakoa adierazten ez bazaio ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunera.

2. Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko apirilaren 22an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2205880