89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Urzainkiko Udalak, 2022ko otsailaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Urzainkin, 2022ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Félix Jesús Galetx Laiana.

Iragarkiaren kodea: L2206405