89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TABAR

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Tabarko Kontzejuak, 2022ko apirilaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Tabarren, 2022ko apirilaren 25ean.–Kontzejuko burua, Miguel Ángel Tobes Echavarri.

Iragarkiaren kodea: L2205837