89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDISE

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ollarango Udalak, 2021eko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Saldiseko Kontzejuko 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia argitaratu zen 2022ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27koan, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko aldia. Orobat, iragarki horri behar bezainbesteko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Iragan da hamabost eguneko epea, zeina ezartzen baitu martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu; hala, behin betiko onetsitzat jo dira aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 650 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.115 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 15.610 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak, Administrazio Orokorretik toki-erakundera: 6.625 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 26.000 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 5.580 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.000 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 17.420 euro.

Gastuak, guztira: 26.000 euro.

Argitara ematen da, bete beharrez martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Saldisen, 2022ko apirilaren 12an.–Kontzejuko burua, Arantxa Ariño Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2205529