89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Bete dadin xedaturik dagoena urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren apirilaren 28ko 10/2022 Ebazpenaren bidez, Erromantzatuko Udaleko alkate udalburuak udaletxe honetan egitekoa den ezkontza zibil bat egiteko ahalmena eskuordetu diola Erromantzatuko Udaleko zinegotzi Beatriz García Hernándezi. Aipatu ezkontza zibila Iruñeko Erregistro Zibilean izapidetu da, eta 0003800/2021 prozedura-zenbakia du.

Erromantzatuan, 2022ko apirilaren 28an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2206070