89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Txulapaingo Udalak, 2022ko martxoaren 4an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespena argitaratu zen 2022ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 24an, eta jendaurrean egoteko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betiko onetsirik gelditu dira 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 127.359,47 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 12.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 8.000 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 263.151 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 42.900 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 111.313,84 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 564.724,31 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 132.655 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 175.630 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 49.057,50 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 203.313,84 euro.

Gastuak, guztira: 560.656,34 euro.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Markalainen, 2022ko apirilaren 27an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2205992