89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA, 100/2022 prozedura laburtuan, zeina abiarazi baita gora jotzeko errekurtso baten ustezko ezespenaren aurka. Ezetsitako errekurtsoa jarri zen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduretarako behin betiko puntuazioen aurka.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, ofizio bidez, 100/2021 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igorri du. Espedientea Marcos Fernández García jaunak abiarazi zuen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduretarako behin betiko puntuazioen aurka.

Ofizio horretan xedatutakoaz baliatuz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez, epatze-deia egiten zaie Geografia eta Historia espezialitatean (gaztelaniaz) interesdun diren guztiei.

Interesdunak Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira ager daitezke, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2022ko apirilaren 28an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2206029