89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Eulateko Udaleko alkate María Idoya Martínez de la Hidalga Jáureguik, 2022ko apirilaren 27an, 33/2022 Ebazpena eman du.

Bat etorriz 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44. eta 47. artikuluekin eta haiekin bat heldu direnekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta Eulateko udal-mugartetik kanpora izanen denez,

EBAZTEN DU:

Lehena.–Alkatetza honi dagozkion eginkizunak lehen alkateorde María Pilar Sanz Fernándezen esku uztea, 2022ko maiatzaren 21etik 25era, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau lehen alkateordeari jakinaraztea, eta haren berri ematea Udalbatzari egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eulaten, 2022ko apirilaren 27an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2205982