89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPARTZA GALAR

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Martxoaren 15ean egindako bilkuran onetsi zen hasiera batez 2022ko aurrekontu arruntaren espedientea, eta 2022ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an. Haren aurkako alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontua behin betiko onetsi, eta argitara ematen da haren laburpena honen ondotik, indarrean dagoen legeriari jarraikiz. Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 300,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 7.700,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 81.200,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 38.500,00 euro.

Guztira: 127.700,00 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 60.300,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.200,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 62.000,00 euro.

Guztira, 127.700,00 euro.

Espartza Galarren, 2022ko apirilaren 26an.–Alkate udalburua, Lorea Rodríguez Videgain.

Iragarkiaren kodea: L2205896