89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren apirilaren 19ko 19/2022 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.–Alkatetzaren ordezko izendatzea María Mina González lehen alkateordea.

Bigarrena.–Xedatzea aurreko ebazpen agirian identifikatutako ordezkapenak indarraldia izanen duela 2022ko apirilaren 19tik Ainara González Rubio lanean hasi arte.

Hirugarrena.–Interesdunari jakinaraztea ezen alkatearen ordez ari den bitartean, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 48. artikuluaren arabera, ezin izanen dituela baliogabetu nik erregelamendu horren 43. artikulua baliatuz agindutako eskuordetzak.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Beireko Udalaren iragarki-taulan, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluarekin.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Beiren, 2022ko apirilaren 19an.–Alkatea, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2205859