89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten dira 2022ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda (2021eko abenduaren 31koa), zeinak onetsi baitziren 2022ko martxoaren 21ean egindako osoko bilkura berezian, arau hauetan xedatutakoari jarraikiz: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 19. eta 20. artikuluak. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean.

Ameskoabarrenean, 2022ko apirilaren 26an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

PLANTILLA ORGANIKOA

Langileen zerrenda

–Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %100. Lanpostuko osagarria: %43,72 eta familia laguntza. Kontratuaren hasiera eta bukaera egunak: 2019ko uztailaren 1etik. Administrazio-egoera: hutsik.

Lanpostua: administrari laguntzailea. Kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %100. Lanpostuko osagarria: %15. Kontratuaren hasiera eta bukaera egunak: 1992ko apirilaren 1etik. Administrazio-egoera: jardunean. Amortizazioa.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: barne igoera murriztua, oposizio-lehiaketa, 251/1993 Foru Dekretuaren 15.6 (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina). Lanaldia: %100. Lanpostuko osagarria: %15. Administrazio-egoera: lanpostu hutsa sortzea.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako arduraduna. Kopurua: 1. Ordainsariaren maila: C. Lanaldiaren %100. Administrazio-egoera: lanpostu hutsa sortzea.

–Aldi baterako lan-kontratudunak.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Kopurua: 2. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %100.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako arduraduna. Kopurua: 1. C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %100.

Lanpostua: aisiarako naturaguneko enplegatua. Kopurua: 2. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %60.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Kopurua: 1. B maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %60.

Izenen zerrenda

–Funtzionarioak.

Administrari laguntzailea. D maila: M.ª Carmen Andueza Murguialday.

–Administrazio-kontratudunak.

Idazkaria: Silvia Encina Oyón.

Iragarkiaren kodea: L2205953