89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

130/2022 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 89/2022 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, Iruñeko Creanavarra ikastetxeak dituen baimenak aldatzen dira, titularraren izena aldatzearen ondorioz.

Akats bat atzeman da Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 89/2022 Ebazpenaren lehenbiziko paragrafoan. Ebazpen horren bidez, Iruñeko Creanavarra ikastetxeak dituen baimenak aldatzen dira, titularraren izena aldatzearen ondorioz. Horrenbestez, akatsa zuzendu behar da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 89/2022 Ebazpenaren lehenbiziko paragrafoa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Iruñeko Creanavarra ikastetxeak dituen baimenak aldatzen dira, titularraren izena aldatzearen ondorioz.

Honako hau dioen tokian:

“diseinuko goi mailako graduko irakaskuntzak eman ahal izateko”.

Honako hau behar du:

“diseinuko goi mailako arte irakaskuntzak eman ahal izateko”.

2. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Iruñeko Arte Eskolara –hari atxikita baitago Creanavarra– eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko apirilaren 12an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2205666