89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

25/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, trazatu-proiektu hau behin-behinean onesten duena: “A-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)”.

Proiektu honen helburua da autobiderako sarbide bat egitea, Iruñerako noranzkoan, Irurtzungo eta inguruko udalerrientzat (Izurdiaga, Errotz, Urritzola, eta abar); izan ere, herri horiek ez daukate, gaur egun, autobiderako sarbide hurbila, eta Iruñera joateko N-240-A errepidea hartu behar dute.

Errepide-adarraren abiapuntua NA-7010 errepidearen 21+400 KPan kokatuko da, Izurdiagako saihesbidean dagoen errepide-zatian, 2016an eraiki zen hartan, eta erreia sartzeko puntua A-15 autobidearen 111+000 KPan kokatuko da gutxi gorabehera.

NA-7010 errepideko errepide-adar berriaren abiapuntua errepideko bihurgune batean dago, ibilgailuak lurzatietara sartzeko gaitu den sarbide baten ondoan.

NA-7010 errepideak, tarte honetan, baita beste batzuetan ere, errei bat dauka noranzko bakoitzeko. Errei horiek 3,50 m zabal dira, eta 0,60 m-ko bazterbideak dituzte, gutxi gorabehera.

Autobidetik hurbilen dagoen aldean, NA-7010 errepideak hormigoizko areka bat dauka, lurzatietarako sarbidea baino lehen, eta lurrezko areka bat, sarbide hori eta gero. Autobidearen beste aldean lurrezko areka bat eta bide bat daude; bidea amaitzen den tokian izanen da intersekzio berria, hain zuzen.

Errepidetik aurrera, lurzorua igotzen da autobiderantz; bi galtzaden arteko desnibela, gutxi gorabehera, 20-25 m izanen da, autobideko zer puntutatik neurtzen den. Bi galtzaden arteko lursailak nekazaritzarako erabilera duten landa-lurzatiak eta lurzati-bideak ditu, baita autobidearen zerbitzu-bidea ere.

Errepide-adar berriak autobidearekin bat egiten duen tokian, ezponda beherantz jaisten hasten da, galtzadaren zoruaren ondoren. A-15 autobidearekin paraleloan doan zerbitzu-bideak puntu altu bat du autobidetik gertuen dagoen eremuan, eta puntu horretatik aurrera kota jaisten da; horrela, ezponda handitu egiten da bideak aurrera egin ahala.

Jarduketa-eremuaren bukaeratik gertu, autobidearen zeharkako drainatze obra (Z.D.O.) bat igarotzen da, Ø1000 mm-koa. Ezpondak lur-jausiak ditu eremu horretan, eta horiek babesteko metalezko itxitura bat jarri da, jausi den materiala bidera eror ez dadin. Gaurkotuko den tartea amaitzen da autobidea azpitik zeharkatzen duen bidegurutzea baino lehen.

NA-7010 errepideak trafiko-intentsitate txikia dauka, baina uste izatekoa da errepide-adar berri hori jartzeak trafikoa handiagotuko duela errepidearen tarte horretan, gaur egun Iruñera N-240-A errepidetik edo are NA-7010 errepidetik beretik joaten den trafikoa erakarriko duelako.

NA-7010 errepidea errepide-adarrarekin elkartzeko hiru aukera planteatu dira: errepide-adar zuzena hego-iparralderanzko erreitik, iparraldetik sartzeko itxaron-errei zentralarekiko intersekzioa, eta biribilgune itxia, eta konponbiderik egokiena biribilgune itxiarekiko intersekzioa dela jo da, segurtasun-berme handiagoak eskaintzen baititu itxaron-errei zentralarekiko intersekzioak baino, alboko talka-arriskua ezabatzen baita. Gainera, hala lursailen afekzioa nola kostu ekonomikoa antzekoak dira bi konponbideetan.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da trazatu-proiektua behin-behinean onestea eta jendaurrean jartzea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin bat etorriz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinean onestea trazatu-proiektu hau: “A-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)”.

2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedientea abiaraztea (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Arakilgo udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Arakilgo Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 20an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

“A-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)”

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza.

FINKA Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

(m²)

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

ARAKILGO UDAL-MUGARTEA

AR-01

Ruiz de Erenchun Ibero, Alfonso Miguel

848

5

372A

Belardia

Ruiz de Erenchun Ibero, Ana María

Ruiz de Erenchun Ibero, Carlos Miguel

Ruiz de Erenchun Ibero, María Ana

Ruiz de Erenchun Ibero, Francisco Javier

Ruiz de Erenchun Ibero, María Nieves

AR-02

Lazcoz Erro, Agustín Francisco

177

5

116A

Belardia

Lazcoz Erro, María Dolores

AR-03

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobideak)

255

5

371A

Elkorra

Autopistas de Navarra S.A.

AR-04

Beraza Senosiain, María Cristina

2.356

5

370A

Belardia

AR-05

N 653 NA Ganadería Etxeberri ENS

1.784

5

369A

Belardia

AR-06

Latasa Azanza, José Francisco

2.384

5

355A

Belardia

Hondakindegiak ukitutako lurzatiak.

FINKA Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

(m²)

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

ARAKILGO UDAL-MUGARTEA

AR-03

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobideak)

3.307

5

371A

Elkorra

Autopistas de Navarra S.A.

AR-04

Beraza Senosiain, María Cristina

977

5

370A

Belardia

Instalazio osagarriek ukitutako lurzatiak.

FINKA Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

(m²)

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

ARAKILGO UDAL-MUGARTEA

AR-04

Beraza Senosiain, María Cristina

1.573

5

370A

Belardia

Iragarkiaren kodea: F2205800