89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1119/2022 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde batzuk izendatzen dituena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 1281/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen hogeita lau lanpostu betetzeko. Ebazpen hori 2021eko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 2301/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 2536/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 1ekoan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 305/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxiki zitzaizkion Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordearen lanpostua eskuratzeko hogeita lau izangaiak, lanpostu horretan aritzeko deialdian aurreikusitako trebakuntza ikastaroa egiteko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 976/2022 Ebazpenaren bidez, amaiera jarri zitzaion Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari egindako atxikipenari.

Deialdiaren oinarrietan aurreikusitako prestakuntza ikastaroa bukaturik, zuzendaritza nagusi honek jaso du bete beharreko lanpostu bezainbat izangai izendatzeko proposamena, horiei esleitu beharreko lanpostuak zehaztuak dituena.

Horrenbestez, hori guztia kontuan hartuz, eta deialdiaren 10.1. oinarrian xedatutakoa betez, bidezkoa da hautapen prozesua gainditu duten izangaiak izendatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Polizia identifikazioaren zenbaki (PIZ) hauek dituzten izangaiak Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izendatzea: 408, 603, 732, 509, 506, 415, 855, 976, 428, 624, 564, 911, 549, 650, 320, 817, 454, 704, 354, 513, 742, 572 eta 333, Nafarroako Foruzaingoa osatzen duten langile finkoentzako barne-igoerako txandari dagozkionak; eta PL0029T, Nafarroako Polizia kidego guztietako langile finkoentzako igoera txanda irekiari dagokiona.

2. Lanpostu hauek esleitzea, denak Nafarroako Foruzaingoko burutzari atxikiak:

–PIZ: 408. Lanpostu zenbakia: 5959.

–PIZ: 603. Lanpostu zenbakia: 5633.

–PIZ: 732. Lanpostu zenbakia: 4669.

–PIZ: 509. Lanpostu zenbakia: 5629.

–PIZ: 506. Lanpostu zenbakia: 10602.

–PIZ: 415. Lanpostu zenbakia: 5212.

–PIZ: 855. Lanpostu zenbakia: 5216.

–PIZ: 976. Lanpostu zenbakia: 5953.

–PIZ: 428. Lanpostu zenbakia: 5644.

–PIZ: 624. Lanpostu zenbakia: 4680.

–PIZ: 564. Lanpostu zenbakia: 5630.

–PIZ: 911. Lanpostu zenbakia: 5626.

–PIZ: 549. Lanpostu zenbakia: 5951.

–PIZ: 650. Lanpostu zenbakia: 10603.

–PIZ: 320. Lanpostu zenbakia: 4671.

–PIZ: 817. Lanpostu zenbakia: 5209.

–PIZ: 454. Lanpostu zenbakia: 10604.

–PIZ: 704. Lanpostu zenbakia: 5627.

–PIZ: 354. Lanpostu zenbakia: 3585.

–PIZ: 513. Lanpostu zenbakia: 5210.

–PIZ: 742. Lanpostu zenbakia: 4677.

–PIZ: 572. Lanpostu zenbakia: 4316.

–PIZ: 333. Lanpostu zenbakia: 3587.

–PIZ: PL0029T. Lanpostu zenbakia: 5947.

3. Aditzera ematea izendatutakoek 2022ko maiatzaren 10ean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hala ez egiteko behar bezala justifikaturiko arrazoirik ez badago.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barne Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Foruzaingoaren burutzara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2206221