88. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

83/2022 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoa esleitzen diena Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketaren deialdian hautatu diren izangaiei.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 15ean emandako 308/2021 Ebazpenaren bidez, merezimendu lehiaketarako deia egin zen Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko. Ebazpen hori 2021eko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2koan.

Deialdiaren zortzigarren oinarriak ezartzen du zerbitzu eginkizun horiek, hasiera batean, bi ikasturte oso iraunen dutela, 2022ko irailaren 1ean hasita.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, zerbitzu eginkizunetan dauden irakasleek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko diote zentroko zuzendariari. Memoria hori zentroko zuzendariak eta kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Memoriaren balorazioa Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.

Ondorioz, aipatu deialdian aurreikusitako prozedura bukaturik, bidezkoa da destinoa esleitzea, zerbitzu eginkizunetako egoeran, bertan aukeratutako izangaiei.

Horiek horrela, eta Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behean adierazten diren langileei zerbitzu eginkizunak ematea, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketaren deialdiaren ondorioz:

–Miren Oteiza Piera andrea, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ), Informazio eta Baliabideen Arloan: dokumentazioa eta hezkuntza-materialak.

2. Zerbitzu eginkizunetako egoera horrek 2022ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra arte izanen ditu ondorioak, biak barne.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalari eta interesdunari, eta azken horri ohartaraztea ezen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa hartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko apirilaren 12an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria (41/2022 Ebazpena, otsailaren 15ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana), Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2205521