88. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Xehetasun-azterketa, AE-9 exekuzio eremuan. Behin betiko onespena

Obanosko Udalak, 2022ko apirilaren 5ean egin bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen; hona hemen testu osoa:

1.–Behin betiko onestea Juan Luis Balenciaga Arrietak, Diego Santesteban Arana ordezkatuz, prestatutako xehetasun-azterketaren proiektua, Obanosko Udal Plan Orokorreko AE-9 exekuzio eremuan hirigintzako udal araudiaren determinazioak osatzeko.

2.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, erabakian bertan jasotako hirigintzako arauekin batera. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua igorriko zaio, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik). Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

3.–Alkate udalburuari ahalmena ematea beharrezko jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik hobekiena gauzatzeko.

Erabakia eta onetsitako agiria hartzen duen eranskina argitaratzen dira Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79.1 artikuluan xedatutakoa bete beharrez, eta jakitera ematen da onesteko erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Obanosen, 2022ko apirilaren 7an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2205870