88. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da ezen Alkatetzaren 2022ko apirilaren 7ko Ebazpenaren bidez, Adiosko Udaleko alkate udalburuak ezkontza zibil bat egiteko ahalmena eskuordetu diola Udaleko zinegotzi Iñigo Villafranca Lambertori: udaletxe honetan 2022ko maiatzaren 29an izatekoa dena, hain zuzen ere.

Adiosen, 2022ko apirilaren 19an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2205537