87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, bi izangai-zerrenda -bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako- hautaproben bitartez osatzeko, industria-ingeniari teknikoaren lanpostuan aritze aldera

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendariak 2022ko apirilaren 13an emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

Deialdia, bi izangai-zerrenda -bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako- hautaproben bitartez osatzeko, industria-ingeniari teknikoaren lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdi honen oinarriak eskura daude www.pamplona.es webgunean.

Iruñean, 2022ko apirilaren 13an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, M.ª Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2205630