87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

74/2022 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita goi mailako heziketa zikloetara sartzeko proben eta ikastaroen modalitateek zer lanbide arlotarako ematen duten lehentasuna, Nafarroako Foru Komunitatean.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak emandako testuan, 41. artikuluan ezartzen du Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko baldintza dela, besteak beste, sarbide proba bat gainditzea edo goi mailako zikloetara sartzeko prestakuntza ematen duen ikastaro bat gainditzea hezkuntza administrazioak baimendutako ikastetxe publiko zein pribatuetan.

Sarbide probetarako deia urtero egiten da, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Horren apartatuetako batean aipatzen da, batetik, urte bakoitzean goi mailako heziketa zikloetara sartzeko probaren modalitate bakoitzak zer lanbide arlotarako lehentasuna ematen duen, eta, bestetik, 25 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko probaren aukera bakoitzak zer lanbide arlotarako lehentasuna ematen duen; izan ere, proba horrek goi mailako heziketa zikloetara sartzeko bidea ere ematen du.

2021-2022 ikasturtean lehendabiziko aldiz ezarri da Nafarroan goi mailako zikloetara sartzeko ikastaroa, zeina antolatu baita Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako baldintza berriekin bat, alegia, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak emandako testuan ezarritakoaren arabera. Sarbide ikastaro hori zenbait modalitatetan antolatzen da, eta horren arabera lanbide arlo jakin batzuetarako dago lehentasuna.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du, ebazpen bat eman eta hartan ezar dadin zer lanbide arlotarako izanen den lehentasuna goi mailako zikloetara sartzeko probaren eta ikastaroaren modalitatearen arabera, aurrerantzean hori aplikatze aldera bai sarbide proben urteko deialdietan bai sarbide ikastaroetan.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ezartzea zer lanbide arlotarako emanen duten lehentasuna goi mailako zikloetara sartzeko probaren eta ikastaroaren modalitateek, ebazpen honen 1. eta 2. eranskinetan xedatutakoaren arabera, hurrenez hurren.

2. Ezartzea zer lanbide arlotarako emanen duten lehentasuna 25 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko probaren aukerek, ebazpen honen 3. eranskinean xedatutakoaren arabera.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Arte Ikasketen Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2022ko apirilaren 6an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Goi mailako zikloetan sartzeko probaren modalitate bakoitzak zer lanbide arlotarako lehentasuna ematen duen

PROBA MODALITATEA

HONAKO LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO LEHENTASUNA EMATEN DU

Zientziak eta Ingeniaritza

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Arte Grafikoak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

Itsasoko eta Arrantzako Jarduerak

Kimika

Segurtasuna eta Ingurumena

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Beira eta Zeramika

Osasun Zientziak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

“Lanbide arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Gizarte Zientziak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Giza Zientziak

Arteak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Arte Grafikoak

Arteak eta Artisautza

Ostalaritza eta Turismoa

Irudia eta Soinua

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Beira eta Zeramika

2. ERANSKINA

Goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroaren modalitate bakoitzak zer lanbide arlotarako lehentasuna ematen duen

SARBIDE IKASTAROAREN MODALITATEA

HONAKO LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO LEHENTASUNA EMATEN DU

Zientziak eta Ingeniaritza

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Arte Grafikoak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

Itsasoko eta Arrantzako Jarduerak

Kimika

Segurtasuna eta Ingurumena

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Beira eta Zeramika

Osasun Zientziak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

“Lanbide arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Gizarte Zientziak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Arte Grafikoak

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Informatika eta Komunikazioak

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

“Lanbide arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

3. ERANSKINA

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren aukera bakoitzak zer lanbide arlotarako ematen duen lehentasuna

25 URTETIK GORAKOAK UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBAREN AUKERA

HONAKO LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO LEHENTASUNA EMATEN DU

A aukera

(Arteak eta Giza Zientziak)

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Arte Grafikoak

Arteak eta Artisautza

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Irudia eta Soinua

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Beira eta Zeramika

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

B aukera

(Zientziak)

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Arte Grafikoak

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Irudi Pertsonala

Elikagaien Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Itsasoko eta Arrantzako Jarduerak

Kimika

Osasuna

C aukera

(Osasun Zientziak)

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

D aukera

(Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak)

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Informatika eta Komunikazioak

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

E aukera

(Ingeniaritza eta Arkitektura)

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Arte Grafikoak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Iragarkiaren kodea: F2205242