87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Biztanleen erroldan ofiziozko bajak emateko jakinarazpena

Baztango Udaleko biztanleen erroldan ofiziozko bajaren espedientea ezin izan denez jakinarazi, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da:

1. Honako pertsonari ofiziozko baja-espedientea irekitzea, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluan 54. artikuluari dagokionez aurreikusitakoarekin bat:

ESPEDIENTE ZENBAKIA

ABIZENAK-IZENA

17/2022

SOARES VELAU, JOSE MANUEL

2. Espedientea ireki dela jakinaraztea eta 15 eguneko epea ematea, alegazioak aurkezteko.

Ebazpen honen kontra honako helegite hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a) Berraztertzeko helegitea, egintza egin duen organuan berean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

b) Administrazioarekiko helegitea, Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegian/Aretoan, dagokion bezala, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean, edo

c) Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

Baztanen, 2022ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2205731