87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda handitzea, Hilarión Eslava kaleko 7an oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezian. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2022ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-ABR-22 (10/CU).

“Ikusirik Osoko Bilkurak 2020ko azaroaren 5ean hartutako erabakia (PLE 05-NOV-20), behin betiko onetsi zuena Hilarión Eslava kaleko 7an dagoen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia; ikusirik Osoko Bilkurak 2021eko ekainaren 3an hartutako erabakia (PLE 03-JUN-21, 10/CU), aipatu zerrenda behin betiko onetsi zuena; ikusirik 2022ko martxoaren 9ko eskabidea (21887 erregistro-zenbakia), zeinaren bitartez jabeen erkidegoak eskatzen duen ukitutako ondasunen zerrenda handitzeko, horiek aldi baterako okupatu ahal izateko eta esku-hartzearen eremuan altzariak, elementuak eta produktuak desmuntatzeko eta behin-behineko itxitura elementuak paratzeko; eta ikusirik Udalaren txosten juridiko-teknikoa,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea desjabetze-proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda handitzea, bertan jasotzeko Hilarión Eslava kaleko 7 zenbakidun eraikinean aurreikusten diren aldi baterako ukipenak, bat etorriz ezartzen denarekin Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan, eta aipatu legea garatzeko Erregelamenduaren 16. eta 17. artikuluetan. Hona hemen:

ZENBAKIA

TITULARRA

KOKALEKUA

AZALERA (m²)

IRAUPENA

Finka, guztira

Ukitua

1

Beunza Mayor SL; Isabel Lacabe Morenok ordezkatzen du

Katastroko 1. unitatearen zati bat, 1230. lurzatia, 1. poligonoa

229,25 m²

2,40 m², handitzearen agiri teknikoaren A planoaren arabera, gehi desmuntatu eta biltegiratzea altzariak, eskailerapeko elementuak eta esku-hartzearen eremuan dauden produktuak

2 aste

2

Beunza Mayor SL; Isabel Lacabe Morenok ordezkatzen du

Katastroko 1. unitatearen zati bat, 1230. lurzatia, 1. poligonoa

229,25 m²

19,68 m², handitzearen agiri teknikoaren B planoaren arabera

5 aste

2.–Erabaki hau jakinaraztea ukitutako titularrari eta jendaurrean jartzea zerrenda hau Iruñeko Udalaren iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten egunkarietan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 eguneko epean, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten ondasun horien okupazioaren edo erabileraren bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz.”

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2022ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2205742