87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 119. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzak 2022ko apirilaren 25ean emandako 2022-0115 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen 1. poligonoko 119. lurzatiaren xehetasun-azterketa, eraikuntza berri baterako hasierako oinarriak zehazteko.

Espedientea ikusgai dago udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Obanosen, 2022ko apirilaren 25ean.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2205829