87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzkoa azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuari jarraikiz, Mendigorriko balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan (Fueros plaza, 1, 31150, Mendigorria) eta Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.mendigorria.es/anuncios/ponencia-de-valoracion/), aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Mendigorrian, 2022ko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2205772