87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Aldaketa xehatua, Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 27. artikuluan. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2022ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntual xehatua egitea Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 27. artikuluan. Aldaketa horrekin indarrean den plangintzaren antolamendu xehatua egokitu nahi da izenburu hau duen dokumentu teknikoaren arabera: “Leozko Hirigintza Planaren aldaketa xehatua, Eraikingintza-ordenantzaren 27. artikulua”.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 eta 72. artikuluetan xedatutakoarekin. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Iratxetan (Leotz), 2022ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2205739