87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Herri-lurraren desafektazioa 2. poligonoko 558. lurzatian, erabilera lagatzeko. Jendaurrean jartzea

Elizagorriko Udalak, 2022ko apirilaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, 2. poligonoko 558. lurzatia desafektatzea, ondoren haren erabilera lagatzeko Jurramendiko Mankomunitateari, honako proiektu honi dagokion obra egiteko: “Los Arcos-Elizagorria hornidura-hodia berritzea”.

Espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarkia Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izanen dira, bat etorriz Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluan ezarritakoarekin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtuko da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada. Kasu horretan espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera igorriko da, behin betiko onets dezan.

Elizagorrian, 2022ko apirilaren 20an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2205700