87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

3. poligonoko 619. lurzatiko Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren (PEAU) hasierako onarpena

2022ko apirilaren 8an egindako bilkuran, Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onarpena eman zion Etxarri Aranazko 3. poligonoko (Dorremonea) 619. lurzatiaren Hiri Jarduketarako Plan Bereziari.

Sustatzailea Leire Beltza Bengoetxea da.

Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Etxarri Aranatzen, 2022ko apirilaren 21an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2205725