87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Esteribarko Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra, Irigibel alderdian kokatua (8. poligonoko 26. katastro-lurzatia), 1.269 m³ ler gorriz osatua eta 6.345,00 euroko balioa duena.

Eskaintzak aurkeztuko dira, baldintza-agirian ezarritako dokumentazioarekin batera, gutun-azal itxian, Esteribarko Udalaren Erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezartzen diren moduetako edozein erabiliz, 15 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita (15:00ak arte). Azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da epea.

Eskaintzak irekiko dira aurkezteko epea bukatu ondoko ostegunean, 12:00etan.

Baldintza administratibo, ekonomiko, juridiko eta teknikoen agiria interesdunen eskura dago Esteribarko Udalaren bulegoetan, haren webgunean eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.

Esteribarren, 2022ko apirilaren 12an.–Alkatea, María Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2205531