87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdia, euskarazko udako kanpaldietarako dirulaguntzak emateko 2022an. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 622740.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/622740).

Alkatetzaren apirilaren 11ko 150/2022 Ebazpenaren bidez, euskarazko udako kanpaldietarako 2022rako dirulaguntzen deialdi publikoa eta haren oinarri arautzaileak onetsi dira.

Lehenbizikoa.–Onuradunak: LHko edo DBHko ikasleak, laguntza eskaera egin eta gutxienez ere urtebete lehenagotik Oltza Zendean erroldatuta daudenak, eta zer ikasturterako eskatzen den laguntza, hark dirauen bitartean.

Bigarrena.–Xedea eta helburua: oinarri hauen xedea da hein batean finantzatzea D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzearen gastuak; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa: laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa 600,00 euro da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak 2022ko irailean aurkeztuko dira.

Oltza zendean, 2022ko apirilaren 22an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2205850