87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdia, 2021-2022 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 622590.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/622590).

Alkatetzaren apirilaren 20ko 163/2022 Ebazpenaren bidez, 2021-2022 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzen deialdi publikoa eta oinarri arautzaileak onetsi dira.

Lehenbizikoa.–Onuradunak: Oltza zendeako bizilagunak, gutxienez ere sei hilabete lehenagotik udal-mugarte honetan egiazki bizi direnak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua: laguntzak emanen zaizkie udal honek antolatu ezin dituen ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetara doazen pertsonei edo, arrazoi objektiboak direla medio, ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetara joaterik ez duten eskatzaileei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa: laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa 700,00 euro da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: 2022ko irailaren 30eko 14:30era arte egonen da irekia eskabideak aurkezteko epea.

Oltza zendean, 2022ko apirilaren 22an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2205814