87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdia, saltokietan errotulazioa euskaraz egiteko dirulaguntzak emateko 2022an. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 622528.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/622528).

Alkatetzak apirilaren 12an emandako 156/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi da saltokien errotulazioan euskara erabiltzeko 2022rako dirulaguntzen deialdia.

Lehenbizikoa.–Onuradunak: Oltza zendeako saltokiak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua: dirulaguntzak ematea errotulazioan euskara erabiltzen duten herriko merkatariei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

http://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa: laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa 500,00 euro da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: 2022ko urriaren 31ra arte egonen da irekia eskabideak aurkezteko epea.

Oltza zendean, 2022ko apirilaren 22an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2205804