87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 96. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko apirilaren 22ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Biurrungo 2. poligonoko 96. lurzatian Javier Flamarique Martinezek sustatu duen xehetasun-azterketa. Helburua da memoria honen xedeko lurzatian dagoen eraikina handitzea, etxebizitzako terrazan begiratoki itxi bat eraiki ahal izateko.

Iragarki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (www.biurrun-olcoz.es), eta espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

Biurrun-Olkotzen, 2022ko apirilaren 22an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2205771