87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Udal Plan Orokorreko aldaketa xehakatua hasiera batez onestea

Bertizaranako Udalak, 2022ko apirilaren 13ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Bertizaranako Udal Plan Orokorreko aldaketa xehakatua, dokumentazio grafiko berria eransteko, hau da, zentro historikoa Bertizaranako herrigune desberdinetan mugatuko duten hiru plano.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Bertizaranan, 2022ko apirilaren 22an.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2205824