87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Jarduera ekonomikoen gunea egikaritzeko urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2022ko apirilaren 13an egindako ezohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Jarduera ekonomikoen gunea egiteko urbanizazio proiektua, Basaburuko Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Basaburuan, 2022ko apirilaren 19an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2205593